Contratas Eraiki S.L.-k eraikuntzaren arloan 20 urte baino gehiago darama lanean eta lan talde oso profesionala lortu du.
Etxebizitza, pabiloi eta merkataritza lokaletan berrikuntza eta obrak egitea da gure espezialitatea eta gure bezeroei zerbitzu integrala eskaintzen diegu.
Guretzat bezeroa funtsezkoa da. Era guztietako irtenbideak eskaintzen ditugu eduki ditzakezun arazoetan. Arrazoi honengatik gure lan taldeko pertsona bat beti egongo da prest bezeroaren beharretan laguntzeko, informazioa eskaintzeko, denboraren plangintza egin eta betetzeko eta kostuak kontrolatzeko. Badakigu zer den etxean obrak egitea beraz, gauzak erraztea da gure lana.
Era berean, Eraiki-ko langile espezializatuak, bezeroei laguntzen die materialak, koloreak, etab aukeratzen, eta sortzen zaizkion beharretan aholkuak ematen.
Beharrezkoa den azpiegitura daukagu era guztietako lanak aurrera ateratzeko eta gure lan taldea behar duzunean laguntzeko prest dago.