CASTELLANO 
ZER DA ERAIKI EGINKIZUNAK OBRAK HARREMANA
   Hauek dira eskaintzen ditugun zerbitzu garrantzitsuenak:
Aholkularitza
Proiektuak eta obra zuzendaritza
Aurrekontuak
Lan elkarteen koordinazioa

Eraiki-n arreta handia jartzen dugu plangintza eta elkarteen koordinazioan, koordinazioa ondo egiten ez bada lanak asko luzatu daitezke eta. Aurrekontua onartzen denetik bezeroarekin erabakitzen da noiz hasten eta baita noiz bukatzen den ere.

Behin prozesua hasten denean, bezeroarekin kontaktuan egoteari garrantzi handia ematen diogu, eta honetarako langile espezializatua daukagu gure lan taldean. Alde batetik gure lan taldeko pertsona bat beti egongo da bezeroarekin harremanetan obraren egoera nola dagoen jakin dezan. Era berean, bezeroa edozein gauzatan aholkatzeko prest gaude, adibidez: komunetako aparatuen aukeraketan, elektrizitate aparatuetan, koloreetan, egurrezko ateen modeloetan, etab. Guzti hau langileen eginbeharrekin koordinatua, lanetan geldialdi gutxienak egon daitezen.

Lan elkarteen koordinazioak obran parte hartu behar duten profesional guztiak planifikatzean datza. Hauek dira, besteak beste, obra batean sartzen diren profesionalak:

  • Eraispenak
  • Igeltserotza orokorra
  • Iturgintza eta berogailurako instalazioak
  • Elektrizitate instalakuntzak
  • Eskaiola dekorazioa
  • Margolaritza
  • Arotzeri metalikoa
  • Zurgintza